Lantziegoko upategira irteera antolatu du Poxta Zaharrek

Aiurri 2023ko eka. 27a, 13:24

Urteko jardunaren martxa udan ere jarraitzeko, hitzordu berezia antolatu du Poxta Zaharrek, uztailaren 22an: Lantziegora txangoa egingo dute, bertako upategiak ezagutzera joateko. 

Joan-etorriko autobusa eta bazkaria barnebiltzen ditu proposamenak, eta menu beganoa ere egongo da aukeran.  Horretarako, izena eman beharko da lehenagotik, Matxo tabernan, baita Instagram edo Facebook bidez ere. Jakinarazi dutenez, xehetasun gehiago helaraziko dituzte datozen egunetan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!