Gizonezko bat hil da A-15 errepidean gertatu den auto-istripu batean, Urnietan, bi autoren arteko talka baten ostean. Horrez gain, lau pertsona eraman dituzte zaurituta ospitalera. Eguerdiko 12:00ak inguruan gertatu da ezbeharra; ondorioz, Hernaniranzko erreia itxi da, eta Mandazubiko biribilgunetik bideratu dute zirkulazioa.