Julen Gabirondok Gipuzkoako txapela jantzi zuen Asteasun

Aiurri 2023ko uzt. 11a, 10:48

Podiumean, Lejartza, Urkola, Gabirondo eta Etxeberria. Urnietarra Aratz eta Araia seme alabekin.

Mozotegi baserriko semeak erakustaldi bikaina eginez irabazi zuen gizonezkoen Gipuzkoako Ohiko Sega txapelketa, Asteasuko Bulano baserriko belardian igandean jokatu zena. Lehian parte hartu zuten lau segalarik, Jokin Etxeberriak, Mikel Lizartzak, Oier Urkolak eta Julen Gabirondok, ohiko erari egin behar izan zioten aurre, ordubeteko lanean nork belar gehiago moztu, alegia.

Hona sailkapena, eta moztutako kiloak:

1.- Julen Gabirondo: 5.108 kilo.

2.- Jokin Etxeberria: 4.643 kilo

3.- Oier Urkola: 3.749 kilo.

4.- Mikel Lejartza: 3.419 kilo.

Gabirondo gorputza zuzendu eta arnasa sakon hartu beharreko uneetako batean, Antonio Gabirondo zorroztailea eta Suharri Irazustabarrena laguntzailea ondoan dituela. (Argazkiak: Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!