Ezohiko osoko bilkura, Udalbatza berria osatzeko

Aiurri 2023ko uzt. 12a, 06:53

Ezohiko osoko bilkura deitu du Urnietako Udalak biharko, besteak beste, Udalbatza berria osatzeko. Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua eta herritarrek zuzen-zuzenean ikusteko aukera izango dute, aurrez aurre, baitas Udalaren Youtube kanalean ere. 

Honako gai-zerrenda hau izango du bilerak:
1.Udalbatzako saioen aldizkakotasuna zehaztea.
2. Alkate Dekretu hauen berri ematea:

  • Gobernu Batzarreko kideen izendapena.
  • Alkateordeen izendapena.
  • Informazio-Batzordeen lehendakarien izendapena.
  • Alkatetzak Gobernu Batzarrarengan egindako eskuordetzeak.

3. Udal talde politikoen eraketaren berri ematea.
4. Informazio-Batzordeen sorkuntza eta osaketa zehaztea.
5. Behin-behineko langileen kopurua, lanpostuaren ezaugarriak, eta ordainsariak xedatzea.
6. Kide anitzeko organoen Udal ordezkariak izendatzea.
7. Dedikazio esklusibo/partzialeko karguen izendapena.
8. Udal hautetsien ordainsariak eta udal talde politikoen asignazio ekonomikoak zehaztea.
9. Tokiko Gobernu Batzarreko saioen aldizkakotasuna zehaztea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!