Urnietako Udalak adierazi duenez, bi alderdiek beren programetan komunean dituzten lan-ildoak dira hitzarmenaren muina. Hala, adineko pertsonen arreta, etxebizitzaren auzia, gazteen beharrak, Bigarren Hezkuntzako eraikin berriaren eraikuntza eta beste hainbat lan-ildo jorratzea dute xede biek ala biek.
Arduren banaketa
EAJk hirigintza, antolakuntza, kultura, turismoa, merkataritza, berdintasuna, gazteria, hezkuntza eta euskara kudeatuko ditu, eta PSE-EEk, berriz, trantsizio energetikoa, gizarte-zerbitzuak, bizikidetza eta hirugarren adin. Gaur arratsaldean, ezohiko osoko bilkura egingo da, jendaurrean, Udalbatza berriaren eraketa egiteko.