Aurki irekiko da kirol zein osasun ikastaroetan izena emateko aukera

Aiurri 2023ko uzt. 17a, 12:35

Uztailaren 24an irekiko da jarduera fisikoa egiteko eta osasuna zaintzeko ikastaroetan izena emateko aukera. Irailaren 10a arte iraungo du aukerak.

Ikasturtea irailaren 21ean hasi eta ekainaren 14ean amaituko da. Honatx 2023-2024 ikasturterako prestaturiko eskaintza:

  • Spinning+
  • Zumba
  • Total Trainning
  • Tonifikazioa
  • 3. adina
  • Aholkularitza gimnasioa
  • Pilates
  • Gimnasia Funtzionala
  • Bodypump
  • Combo Bodypump + Spinning
  • GAP + Hipopresiboak
  • Arte martzial mistoak
  • Stretching

Aurten, berritasun moduan 12-16 urte bitarteko gazteentzako eskaintza berezia eskainiko da. Hala, adin tarte horretako pertsonek gazte trainning, gazte zumba eta gazte spinning ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute.

Ikastaro bakoitzerako ezarritako prezioa %20 murriztuko da Urnietan erroldatutako pertsonen kasuan baldin eta ondorengo baldintzaren bat betetzen badute:

  • Familia ugaria edo guraso bakarrekoak
  • 21 urtetik beherakoak
  • 65 urtetik gorakoak
  • Langabeak
  • Pentsiodunak
  • Ikasleak
  • Txartel gaztea dutenak

Informazio gehiagorako ondorengo telefono zenbakira deitu edo helbide elektronikora idatzi daiteke: 943008328
eta kirol@urnieta.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!