Izena emateko azken eguna uztailaren 27a izango da. Ondoren, izena eman duten guztiei jakinaraziko zaie nora joan behar duten lasterketaren egunean.
Donostiako Klasikoa igaroko da Urnietatik uztailaren 29an. Horrela, hamabost bolondres behar dira, herriko bidegurutzeetan jartzeko. Laguntzeko prest daudenek Udalaren webgunean dagoen inprimakia bete behar dute izena emateko: izen-abizenak, harremanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa baino ez dira eskatzen.
Izena emateko azken eguna uztailaren 27a izango da. Ondoren, izena eman duten guztiei jakinaraziko zaie nora joan behar duten lasterketaren egunean.