Urnietako Udalak bere martxa hasi du: osoko bilkura egingo du bihar

Aiurri 2023ko uztailaren 26a

Behin Udalbatzaren eraketa eginda, osoko bilkura antolatu du Urnietako Udalak, biharko. Aurrez aurre ikusteko aukera izango dute herritarrek, eta youtube kanalean eere ikusgai egongo da. 

Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:

  • 2023ko ekainaren 17ko, 22ko eta uztailaren 13ko aktak onartzea
  • Alkatetza eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea: 515/2023-800/2023.
  • Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien kontu ematea: 2023ko apirilaren 27ko eta maiatzaren 25ko bilkurak.
  • Urnietako udal eraikin eta lokalen garbiketa zerbitzuren kontratua aldatzea (1.lotea).
  • 2024. Urterako udaleko jai egun ofizialen onarpena.
  • Galdera eta eskariak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!