"Goazen" telesaila ari dira grabatzen Magale-Salestarrak ikastetxean

Aiurri 2023ko uzt. 28a, 09:00

Plato bihurtu dira Magale-Salestarrak ikastetxeko korridoreak hilabete honetan. Izan ere, "Goazen" telesaila ari dira grabatzen bertan. 

Azaroan izango dute zaleek denboraldi berriaren berri. Aurten, zazpi pertsonaia berri izango dira Basakabin: Marina Ostolaza (Noa), Haizea Astrain (Lea), Xabier Elizalde (Aner), Ander Ayerza (Bosko), Unai Arana (Mattin), Unai Arrieta (Urtzi) eta Nerea Arriola (Maitane).

Telesailaren hamargarren urteurrenaren harira, "Basakabitik Mundura" abestia eta bideoklipa kaleratu du telesailak, Iker Lauroba musikariak sortuta. Hamarkada bateko ibilbidean ezagun egin diren abestien zatiekin osatu dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!