Ezeiza etxeak pertsiana jaitsiko du betirako, Ana Jauregi arduradunari erretiroa hartzeko garaia iritsi baitzaio. Ezeiza Etxea, ofizialki, urnietar askorentzat beti izan da Karmenen denda, Karmen ezaguna izan baitzen urte askotan dendako arduraduna. Urnietar askok arropa 'Karmenenian' erosi izan dugu!!! Ana Jauregik hiru hamarkada egin ditu beharrean, eta atsedena hartzeko unea iritsi zaio. Triste antzean, segidarik ez baitu izango negozioak, baina atseden hartzeko gogoz, urte askotan dendan ordu asko eman ondoren.