Donostian fededun familian jaio eta hezitakoa da. Jaungoikoa bizitzaren erdigunean jartzearen arrazoia azaldu zuen “Camino católico” aldizkarian: “Gazteoi gezur handi bat sartu digute: geure burua ardatz hartuta bizi behar dugula sinetsaraztea, zoriontsu egiten gaituena bilatuz. Errealitatea da norberarengan zentratuta bizitzea zoriontsu izateko eragozpena dela. Uste osoa dut denok bilatzen dugun zorion hori ezinezkoa dela Jainkorik gabe aurkitzea. Izan ere, Jainkoak bere bihotz infinituaz sortu gaitu, eta bihotz infinitua ezin duzu ase infinitua ez den ezerekin. Leku askotan bilatzen duzun zorion hori, askotan eskean ibilita, Jainkoagatik topo egiten duzunean bakarrik iristen da benetan. Jainkoa gurekin elkartzeko irrikitan dago, baina guk ere nahi izan behar dugu”.