Xoxokako pilota txapelketaren edizio berria iragarri dute

Aiurri 2023ko abu. 2a, 08:55
Iazko finalaren osteko argazkia.

16 urtetik gorakoek eta federatugabeek parte har dezakete. Abuztuaren 28an abiatuko da, eta irailaren 23an amaitu. Parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira, eta izena emateko epea abuztuaren 25ean amaituko da.

Sariak iazko berdinak dira:

  1. Txapela, kopa eta eta irabazleentzat bazkaria edo afaria Adarran.
  2. Kopa, gazta eta txanpaina.
  3. Kopa eta gazta.

Izena emateko telefono zenbakia: 628 634 428.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!