Bost euroko kostua izango du sarrerak, bainta bina sarrerako lau sorta zozkatuko dira, izena ematen duten urnietarren artean. Nola egin parte hartzeko? Oinline bidea hautatuz gero, egin klik HEMEN. Bestela, Sarobeko bulegoan ere aukera egongo da.
Sinopsia
“Baginaren bakarrizketak”, elkarrizketa batzuen emaitza da. Horretarako adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetatik datozen 2000 emakumeei egin zieten elkarrizketa. Emakumeak euren Sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azalduko dira.
“Baginaren bakarrizketak” gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea.
Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, hiru aktoreek ematen diete ahotsa sare honetako emakume protagonistei, eta beraiek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jartzen dute.