Ate irekiak Sarobe Arte Eszenikoen Gunean, irailaren 5ean eta 8an

Aiurri 2023ko abu. 29a, 13:33

2023-2024ko proposamena ezagutzeko, ate irekiak antolatu ditu Sarobek. Yoga, Funky eta Antzerki Tailerraren saio bat probatzeko aukera egongo da, ikasturte osorako izena ematea erabaki aurretik.

  • Irailaren 5a, Yoga, goizeko 9:15ean eta 18:30ean.
  • Irailaren 5a, Funky goizeko 11:00etan.
  • Irailaren 8a, Antzerki tailerra, arratsaldeko 18:30ean.

Ate irekietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea, Saroben bertan edo 943 008 042 telefonora deituta. Postaz izena emateko aukera ere egongo da, sarobeharrera@urnieta.eus helbidera idatzita. Adi, plazak mugatuak dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!