Eusko Label txapela eskuratzeko pauso bakarrera dago Ansa urnietarra

Aiurri 2023ko ira. 3a, 09:43

Artxiboko irudia.

Erremonteko Eusko Label Txapelketako finala Ansa II.a eta Juanenearen artean jokatuko da, irailaren 9an.

Irabazle berria izango dugu, Oriamendik gogoan hartu duenez: “Biek lehen finala jokatuko dute eta beraz, txapeldun berria izango da”.

Ansa izan da finala eskuratzen lehena. Bi jardunaldi atzera, Barrenetxeak 27 tanto egin behar zituen Urrizaren aurka finalera zuzenean sailkatzeko, baina ez zituen egin. Javier Urriza 30-20 nagusitu zen eta beraz, Ansa da Eusko Label Txapelketako finalerako sailkatu dena. Urnietako aurrelariak 10 puntu lortu ditu, eta atzelari hernaniarra zortzi puntutan geratu da

Atzokoan Juaneneak Barrenetxea garaitu zuen. Juaneneak 21-30 irabazi zion Barrenetxea IV.ari. Juaneneak ordubeteko partida jokatu zuen eta piloteoan Barrenetxea gainditu zuen. 

Irailaren 9an, 15:30ean hasita, jokatuko da finala. Hiru partida iragarrita daude eta finalekoa bigarrena izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!