Eugenio Urruzola omendu zuten Donostiako Sagardo Egunean

Aiurri 2023ko ira. 3a, 20:45

Sagardogintzaren sektorea Donostian elkartu zen atzokoan, Sagardo Eguna ospatzeko eta denboraldi berriko uztaren iragarpena egiteko. Ekitaldi horretan Setien sagardotegiko jabea omendu zuten.

Beste urtebetez Sagardo Egunak kultura eta ospakizuna ekarri zuen Donostiako Konstituzio enparantzara. 2019tik hona 65 urte bete dituzten bazkideak omen ditu Sagardogileen elkarteak. Aurtengoan hauexek izan dira omenduak: Joxe Mari Alberro (Alberro Sagardotegia, Hernani), Juan Ignacio Artola eta Ana Maria Pascual (Satxota Sagardotegia, Aia); eta Eugenio Urruzola (Setien Sagardotegia, Urnieta).

Elkarteko lehendakari eta juntakideen eskutik jaso zuten oroigarri bana. Ekitaldiko une hunkigarria izan zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!