Aurrez aurreko edo autoikaskuntza ikastaroei buruzko informazioa emateko edo izena emateko bulego-ordutegia honako hau izango da: astelehen eta asteazkenak 09:00etatik 13:00etara eta astearte eta ostegunak 17:00etatik 19:00etara. Ordutegi horretatik kanpo harremanetan jarri nahi izanez gero, bi bide daude: 662338747 telefonoa edo urnieta@aek.eus helbidea.
Bukatzeko, Urnietako AEK-k jakinarazi nahi du lokal aldaketa izango duela, eta, beraz, astelehenetik aurrera, San Juan kaleko 42 zenbakian artatuko direla herritarrak.