Herri bazkarian parte hartu nahi dutenek tiketa erosi beharko dute aurretik Biak edo Celtics-en. Horretarako azken eguna irailaren 13a izango da.
Sanmielak iritsi aurretik ere, bada zer ospatua Urnietan: Etxeberri auzoko jaiak izango dira hilaren 15tik 17ra bitartean. adin eta gustu guztiei begirako eskaintza prestatu du elkarte antolatzaileak, haurren jolasetatik hasi, herri bazkaritik igaro eta gaueko musika-kontzertuetara bitarte. Festak ospatzen diren bosgarren aldia da.
Herri bazkarian parte hartu nahi dutenek tiketa erosi beharko dute aurretik Biak edo Celtics-en. Horretarako azken eguna irailaren 13a izango da.