Martxan dira auto elektrikoen nahiz hibridoen kargagailuak

Aiurri 2023ko ira. 7a, 08:00

Auto elektrikoen zein elektrikoen bi kargagailu ipini ditu herrian Urnietako Udalak: bat kiroldegiaren aurrean eta bestea udaletxearen atzean. Instalazio guztia egin ostean eta makinak programatu eta gero, erabilgarri daude dagoeneko. Mota horretako ibilgailuak sustatzeko eta makinen erabilera aztertzeko, hasiera batean, doan erabili ahalko dira. Ondoren, ordainpekoak izatera igaroko dira, tarifak araututa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!