Ikasturteko martxari ekingo dio Gaztelekuak

Aiurri 2023ko ira. 8a, 10:23

Udako oporren ostean Urnietako Gaztelekuak irailaren 13an irekiko ditu ateak berriro aurreko ikasturteko ordutegiekin. Aurtengoan, 2008 eta 2012 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da zerbitzua. 

Irailaren 11n eta 12an arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Gaztelekua irekiko da, 2012an jaiotako ikasleek ezagutu dezaten. Familiek ere Gaztelekua bisitatu ahal izango dute egun horietan arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Gaztelekuan parte hartu ahal izateko, interesatuen familiek izena emateko orria bete behar dute Gaztelekuan bertan. Zalantzarik izanez gero ondorengo helbidera idatzi edo adierazitako telefonoetara dei daiteke.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!