Gonbidapenak hartzeko, egin klik HEMEN.
IRETARGI
(2022, Espainia, 3min)
Zuzendaria: Janire Etxabe Otsoen
Ilargia, 2022ko otsaileko ilargi betea, Etxaurin. Dantza bertikalaren eta eskaladaren arteko fusioa. Ilargia orraztuz dantzan dabilen lamia, eta eszenarekin liluratuta dagoen kamera. Phelipe Eizagirrek, Yhabrilek eta Janire Etxabek gorpuztutako sekuentzia artistikoa.
LTHIS IS BETH
(2022, Kanada, 18min)
Zuzendaria: Jen Randall
Beth Rodden historiako eskalatzailerik emankorrenetako bat da. El Capitanen igoera asko osatu ditu era askean, eta punta-puntako lehen igoera ugari ditu. Ibilbide arrakastatsu horrek, ordea, errealitate gogorra du atzean ezkutatuta: bere gorputz-itxurarekin eta barne-hizketaldi krudelekin borroka betean bizi zen Beth. Dinamika suntsitzaile hori eraldatzen asmatu du, ordea, eta eskaladari eta bere buruari zor dion maitasuna berraurkitu du.
FREE RIDER
(2022, Frantzia, 33min)
Zuzendaria: Jérôme Tanon
Sam Anthamatten (eskia) eta Victor de Le Rue (snowboarda) Alaskako bazter basatienean muga berrien bila. Helburua: horma bertikalak konkistatzea konpromiso handiko bideetan, zein baino zein muturrekoagoa. Jérôme Tanon narratzaileak zintzotasunez eta sarkasmo ukitu batez deskribatzen du gertatzen ari dena. Haien azalean egotea zer den sentitu nahi du, "free rider" deiturikoak zerez eginak dauden, eta "freeriding"-aren helburuak eta edertasuna zein izan daitezkeen ulertu nahi du.
DE L'OMBRE À LA LUMIÈRE - FROM SHADE TO LIGHT
(2022, Frantzia, 61min)
Zuzendaria: Sébastien & Davina Montaz-Rosset
Charles Dubouloz alpinista frantziarra lehena izan da Grandes Jorasses-en (Chamonix, Frantzia) ipar isurialdeko “Rolling Stones” bidea (5.10 A3, edo M8, 1.100 m) neguan eta bakarka eskalatzen. Zer pasatzen ote da haren burutik erronka historiko horri aurre egitean?