"Bagoiaz" emaldia izango da Saroben, Barrexerkaren eskutik

Aiurri 2023ko ira. 12a, 09:35

Iturria: Barrexerka

Bruselaranzko trena hartu du Barrexerkak. Helmugara iritsi baino lehen, ordea, geldialdia egingo du Sarobe arte eszenikoen gunean, hain justu ere, hilaren 24an, 19:30ean. "Bagoiaz"  du izena konpainiaren azken lanak eta, umorea ardatz, "minuturo, txiste bat entzuteko" aukera izango dute hitzordura gerturatzen diren kulturzaleek. 

“Katapulta Tour Gipuzkoa 2023″ programaren eskutik iritsi da obra Urnietara. Hala, eskuragai daude, jada, gonbidapenak, HEMEN klik eginez. 

Sinopsia

Gauza arraroak gertatzen ari dira Bruselara bidaiatzen ari den trenean. Tunel bat gurutzatzen den bakoitzean dena aldatzen da. Zergatik? Pertsonaia komiko oso desberdinak elkartuko dira bagoi desberdinetan guztiari zergatia aurkitzeko.

Minuturo txiste bat duen emanaldi honek, harrera paregabea jaso zuen Donostiako estreinaldian, bidaiak jarraitu behar du.

Barre egiten ez dakitenentzat arriskutsua da bidaia hau, esperimentatu gabeko algarak bizi ditzakete eta.

Ez duzu tren hau galdu nahiko, ezta?

Fitxa teknikoa

  • Zuzendariak: Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere
  • Gidoilariak: Mikel Irazusta, Ekain Arrieta eta Maialen Sorzabalbere
  • Aktoreak: Graxi Arregi, Nerea Aranburu, Amaia Iraundegi, Amaia Rojo, Ekain Arrieta, Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere, Peru Ansoren, Garazi Mitxelena, Nerea Ramirez
  • Teknikariak: Ander Murua, Amaia Sorzabalbere eta Imanol Mendizabal
  • Iraupena: ordu bat eta 15 minutu
  • Hizkuntza: Euskara
  • Generoa: umorea
  • Formatua: Bakarrizketak, ikus entzunezkoak eta arte eszenikoak
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!