Golden Apple Quarteten “Vamos que nos vamos” ikuskizuna urriaren 4ean, Saroben

Aiurri 2023ko irailaren 14a

Golden Apple Quarteten “Vamos que nos vamos” ikuskizuna ikusgai izango da urriaren 4ean, Sarobe arte eszenikoen gunean, arratsaldeko 19:00tan hasita. Sarrerak 5 euro balioko ditu.

Sinopsia

Agurreko biran, “Golden Apple Quartet” ek “Vamos que nos vamos” ikuskizunean euren bertsio onena eskaintzen dute, ia 4 hamarkadatan ikusleekin partekatu dituzten abestien ibilbide musikala eginez. Horietako bakoitzetik, zotindun erlojugile suitzar baten fintasun eta doitasunarekin, entzulerik leialenaren sentiberatasun umoretsuan sakonago sartu diren gaiak aukeratu dira, beste musika-talde batzuekin modu iragankorrean eta konpromisorik gabe josten aritu den beste publiko kaskarragoa baztertu gabe. Hau da, modu sinoptikoan, “Golden Apple Quartet” en azken ikuskizunaren definizioa: “Vamos que nos vamos”. Goldeneko kideek smokinga eskegi dute!

Zozketa

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira irailaren 19 arte arte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketan parte hartzeko sartu Urnietako Udalaren webgunean edo APP-an. Saroben jarritako kutxatilean ere parte hartu daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!