Norgehiagoka horiez gain, tailerrak ere izango dira:
- Zoru pelbikoa: zoru pelbikoa kontuan hartu gabe kirola egiteak nahasmendu handiak eragin ditzake, eta kirol-jarduera bertan behera uzteko arrazoi garrantzitsua da emakume askorentzat. Saio praktikoak egingo dituzte.
- Ile Osasuna: ez da kontuan hartzen baina orrazkera guztiek ez dute ilea berdin
zaintzen. Hala, ilearen orrazkera arduratsuenak zein diren aztertuko da.
Bestalde erakusketa ere izango da, Medina Gipuzkoa taldeak orain mende erdi irabazi baitzuen Liga titulua. Balentria horrekin zerikusia duten hainbat objetuezagutzeko aukera izango dute kiroldegiko sarrerako eskaileretara gerturatzen direnek.