Ospakizun giroan jarraitzen dute Etxeberri plazan

Aiurri 2023ko ira. 16a, 12:51

Lehen ospakizun-eguna igarota, giro ezin hobeari eutsi diote larunbatari Etxeberri plazan. Hala, goizean goizetik Diana egon da, Txanbolin Txistulari Bandaren eskutik. Jarraian, Super H-k antolatutako jokoez gozatzeko aukera izan dute haurrek, baita auzo elkarteak antolatutako ginkanan parte hartzeko ere. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!