Udazkeneko Jabekuntza Eskolari urrian ekingo zaio

Aiurri 2023ko ira. 18a, 11:28

Herriko emakumeen ahalduntze-prozesuak sustatzen jarraitzeko xedez, Urnietako Udalak Jabekuntza Eskolaren udazkeneko programazioa prestatu du. Programazioa urrian abiatuko da eta ekintza guztiak Lekaio kultur etxean egingo dira.

Eskaintzari dagokionez, lau ekintza izango dira. Emagin elkarteak irakurketa tailerra eskainiko du. Pepa Bojo psikologo ezagunak “gure erdigunea berreskuratuz” ikastaroa gidatuko du. Garbiñe Larreak “Sendabelarrek dakitena” liburuaren aurkezpena egingo du. Eta, azkenik, “las mujeres de verdad tienen curvas” Zineforuma egongo da Amher SOS Arrazakeriak-en eskutik.

Izen ematea

Jabekuntza Eskolako ekintzetan parte hartu nahi duten emakumeek irailaren 15etik 29ra eman beharko dute izena.

  • Bertan: astelehenetik ostiralera, 7:30-14:30

  • Gazte Informazio Puntua: astelehenetik ostegunera, 16:45-19:00

  • Online: www.urnieta.eus

Zaintza zerbitzua

Bestalde, zaintza zerbitzua eskainiko da. Beharra dutenek ekintza hasi baino 15 egun lehenago eskatu beharko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!