Pump Track-a egingo dute Etxeberri eta Ermotegi artean

Aiurri 2023ko ira. 20a, 09:13

Hasi dira, jada, Etxeberri eta Ermotegi artean Pump Track-a eraikitzeko eraikuntza-lanak. Joan den urtean, parte-hartze prozesuan ateratako proposamena da. 

Urnietako zirkuituak 400 metro karratuko espazioa izango du gutxi gorabehera, eta hiru peraltez eta 7 modulu balioaniztunez osatuta egongo da, hastapen-mailatik tarteko mailarainoko progresioa ziurtatzeko eta norabide-aldaketa ahalbidetzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!