TAO zerbitzua etenda, herritarrek gune urdinean aparkatu ahal izango dute urriaren 9ra bitarte

Aiurri 2023ko ira. 21a, 11:45

Aparkaleku horiek kentzeak sortuko dituen eragozpenak arintzeko, TAO zerbitzua (gune urdineko aparkalekua) etetea erabaki da urriaren 9arte. Ondorioz, herritarrek aparkaleku horietan ere aparkatzeko aukera izango dute.

Sanmiel jaien ospakizunak eta prestaketak direla eta, Udaltzaingoa hainbat aparkaleku kentzen hasi da, besteak beste, Pintore kalean txosnak jartzeko eta Errekaldeko aparkalekuan barrakak ipinitzeko.

Urriaren 9an berrezarriko da

TAO zerbitzua urriaren 9an bueltatuko da normaltasunera ohiko irizpideekin. Hau da, baimendutako gehienezko aparkaldia 60 minutukoa izango da eremu bakoitzeko karteletan zehazturiko ordutegiaren barruan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!