Teresa Amuategi parkea inauguratu dute

Aiurri 2023ko irailaren 23a

"Teresa Amuategi" gisa izendatu dute, gaur eguerdian, Maximo Yurramendi kaleko parkea. Emaginaren eta idazlearen etxearen alboan bildu dira gaur makina bat herrikide, inaugurazio-ekitaldian. 12:00etan, Danbolin Txistulari Bandaren erritmopean, San Juan plazatik abiatu dira, Txoko-Maitea pareraino. Bertan, agurra eskaini die Amuategiren senideei Egape Dantza Taldeak. Lore-eskaintzarekin biribildu dute hitzordua. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!