Sanmiel jaiak medio hainbat trafiko itxiera egingo dira datozen egunetan

Aiurri 2023ko ira. 26a, 13:32

Sanmiel jaietan egingo diren ospakizunak eta prestaketa lanak medio, trafikoan aldaketan eta itxierak egingo dira datozen egunetan.

Pintore kalea, txosnak

Aurten txosnak kiroldegiaren aurrean kokatuko dira, eta, ondorioz, urriak 3 arte trafiko mozketa izango da Pintore kalean.

Idiazabal kalea

Idiazabal kalean Zaldundegi plazaren paretik Goimendi pareraino dagoen errepidea berriz, irailak 29-urriak 1 bitartean egongo da itxita.

San Joan plaza

Irailak 27 - urriak 1 bitartean Etxeberriko biribilgunetik datorren trafikoa Maximo Yurramendi kalera bideratuko da. Arantzubi aldetik San Joan plaza itxita egongo da, San Joan 11 parean. Azkorte kalera sarrera, Geltoki kalean behetik gora izango da.

Errekalde, barrakak

Errekalde kaletik Idiazabal kalera irteteko aukera egongo da baina ez bertara sartzekoa. Horretarako Itsaspeko aldaparen errepidetik egin beharko da bidea.

Autobus geltokia

Idiazabal kalean mozketak irauten duten bitartean bi autobus geltoki egongo dira:

  • Elkarteen etxearen ondoko biribilgunean.

  • Ermotegiko biribilgune berrian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!