Urnietako Gaztelekuak egitarau oparoa osatu du urriari begira

Aiurri 2023ko urr. 3a, 10:07

Urnietako Gaztelekuak ekintzaz beteriko programazioa antolatu du urriari begira: kirol ekintzak, gazteak hizketan, mahai jokoak, tailerrak eta gau beltza, beste batzuen artean.

Gaztelekua 17:00etatik aurrera irekitzen da astelehenetik ostegunera LH6-DBH4 bitarteko gazteentzat. Ostiraletan berriz, ordutegi berean DBH-ko nerabeei zuzendua egoten da.

Ikusi programazio osoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!