Taberna ustiatu nahi dutenek urriaren 30eko 14:30ak arte aurkez ditzakete proposamenak, aurrez aurre zein telematikoki. Bertan bulegoan aurkeztu beharko dira, lizitazio-pleguetan ezarritako argibideak jarraituz. Kontratuaren epea bi urtekoa izango da eta urtebeteko bi luzapen egin ahal izango dira, guztira gehienez lau urterako. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, sektore publikoko kontratazio-plataformara jo beharko dute interesdunek.