Sinopsia
Musika latinoa Euskal Herriko bandetara gerturatu eta haien errepertorioaren parte izatera gonbidatzea du helburu TikTara Banda-Ba-Da! proiektuak. TikTara musika taldearen bitartez bandek estilo latinoa lantzeko aukera izango dute, taldeak Amerika eta Afrikatik datozen erritmoak uztartzen baititu, beti ere haien ama- hizkuntzan abestuta: euskara.
Konbo latindar handiak TikTararentzat eredu garrantzitsua dira eta bandekin jotzeak, aurreko mendeko 20 eta 50 hamarkaden arteko sonoritatera gerturatzeko aukera eskeintzen du, etorkin kubatar eta puertorrikarrek Estatu Batuetan ezagun egin zutena Benny Moré, Xavier Cugat edo Pérez Pradoren banden bitartez.
TikTara Banda-Ba-Da! 2018an jaio eta, gaur egun Gasteiz Big Band taldearekin darrai abesti eta moldaketa berriak sortuz. Urriareb 8an Saroben eskeiniko den kontzertuan, azken urtean bi taldeek elkarlanean eginiko lan koloretsu eta dantzagarria aurkeztuko da.