Urnieta Quel Abogados taldeak garaipena eskuratu zuen Donibaneren aurka

Aiurri 2023ko urr. 9a, 09:40

Nerea Salaberria, senior mailako jokalaria. UKE

Emakumezkoen senior taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen. Gizonezkoen senior taldeak, berriz, garaipenaren atarian gelditu ziren.

Garaipen bakarra Urnietako Quel Abogados seniorrek lortu zuten, Donibane Eskubaloia mendean hartuta(29-7). Urnietarrek partida bikaina jokatu zuten, hasieratik, aurkariak baino askoz gehiago izan ziren eta, defentsan erakutsitako intentsitateari esker, atsedenaldian partida ia erabakita utzi zuten, 12-2. Esanak esan, UKEkoek lanean jarraitu zuten abantaila handitzeko eta, batez ere, denboraldi luzeari begira sentsazio onak lortzeko.

Urnieta Artola Harategiak, aldiz, ezin izan zuen askorik egin Soraluce BKE taldearen aurka eta, azkenean, galdu egin zuten (27-21).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!