Pump Track pista berria ireki dute Urnietan

Aiurri 2023ko urr. 9a, 12:00

Urnietako prozesu parte hartzailearen bitartez egindako pump track pistak ikusmira handia sortu du Urnietan zein inguruko herrietan. Ermotegi eta Etxeberri auzuneen artean kokatuta dago.

Pump track-a zirkuitu bat da, normalean neurri txikikoa, eta erabat egin daiteke monopatin batekin edo bizikleta batekin, zirkuituko jauzietan eta peralteetan hartutako inertziaren bidez bultzatuta.

Urnietako zirkuituak 400 metro karratuko espazioa du gutxi gorabehera, eta hiru peraltez eta 7 modulu balioaniztunez osatuta dago, hastapen-mailatik tarteko mailarainoko progresioa ziurtatzeko eta norabide-aldaketa ahalbidetzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!