Inguruko landa-eremua ezagutzeko aukera bermatuko du “Buruntzaldeko ibilbideak” egitasmoak

Aiurri 2023ko urr. 11a, 13:44

Etxe inguruko landa-eremua ezagutzeko aukera egongo da, hamabosgarrenez “Buruntzaldeko ibilbideak” egitasmoaren bitartez. Eskualdeko belardiak, basoak, baserriak, errekak nahiz bidezidorrak ezagutzeko aukera izango da urriaren 22an, Buruntzaldeko Udalen kirol zerbitzuen eskutik.

Ibilbideak ondoko hauek dira:

  • ANDOAIN – LASARTE-ORIA (Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda). Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • ANDOAIN – USURBIL (Andatzatik barrena). Koloreak, urdina eta laranja;  14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km.ko luzera du (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta  kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Buruntzaldeko 2023-2024 ikasturterako planean aurreikusten den moduan, aukera hauek guztiak ezagutzera emateko ibilbideen eguna da proposamena, eta aurtengoan, urriaren 22an (igandea) izango da.

Buruntzaldeko Ibilbideen egunaren zehaztasunak:

  • EGUNA: 2023ko urriaren 22a, igandea.
  • ORDUTEGIA: 8:00 - 14:00 bitarte 
  • KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.

USURBIL: Santueneako auzoa, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan, Mapil inguruan.
ANDOAIN: Udaletxe azpia..
LASARTE-ORIA: San Pedro elizaren ondoko plaza.
URNIETA: Udaletxea azpia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!