Urnieta Artola Harategia gizonezkoen taldeak garaipena lortu zuen asteburuan Arrasateko mugarri taldeari irabazita (27-26). Urnietarrak ez ziren oso fin hasi, baina atsedenaldira bost goleko abantailarekin ailegatu ziren. Bigarren zatian tarte hori mantendu zuten markagailuan, baina, azken txanpan, aurkariek estutu eta asko gerturatu ziren. Azkenean, koxka bat gorago egonda, gorriek lortu zituzten bi puntuak.
Igandean, emakumezkoen Urnieta Quel abogados taldea ere garaipena lortu zuen Oñatiko Aloña Mendiren aurka (20-25). Norgehiagoka zaila aurreikusten zen arren, partida hasieratik bukaeraraino nagusi izan ziren gorritxoak. Defentsan sendo aritu ziren eta erasoan zorroztasuna erakutsi zuten, bost goleko aldearekin amaitzeraino.