Lehen segundotik maila handia erakutsi zuen Arrutik, Elgoibarren, igande goizean. Urnietarrak 17 minutu eta 59 segundutan moztu zituen sei enbor; 36 ontzako bi, 45 ontzako besti bi eta, amaitzeko, bi kana-erdiko. Ia lau minutu atera dizkio Arrutik Sorondori (21:54). Hirugarren, Oihana Fernandez de Barrenak (25:10). Laugarrena Ane Zapirain izan da (29:13), bosgarrena Maika Ariztegi (30:53) eta seigarrena Malen Barrenetxea (35:26).