Rol, estrategia eta simulazio jardunaldiak urriaren 28an eta 29an

Aiurri 2023ko urriaren 18a

Rol, estrategia eta simulazio jardunaldien edizio berria ospatuko da Urnietan, urriaren 28an eta 29an, Habitantes de Innsmouth elkarteak antolatuta.

Bi egun horietan hitzorduak Lekaio kultur etxean izango dira, 10:00-14:00 eta 16:30-21:00 bitartean. Bertan, mahaiko rol-a, mahai jokoak, wargame-ak eta askoz gehiagotara jolasteko aukera egongo da.

Erdi aroko eskrima erakusketa

Bestalde, urriaren 29an, eguerdiko 12:00etan, San Joan plazan, erdi aroko eskrima erakusketa ikusteko aukera egongo da Sala de Armas Antigua Ignotaren kolaborazioarekin.

Beraz, ekintza desberdinez beteriko 2 egunez gozatzeko aukera izango da Urnietan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!