Guztiak mozorrotuta joatera gonbidatu ditu antolatzaile-taldeak. Hala, nork berea presta dezan, tailerra egingo dute, urriaren 25ean, arratsaldeko 17:00etan, Magale txikiko patioan.
Gau Beltzarekin emango diote amaiera urriari herrian, Magale Salestarrak ikastetxearen eskutik. Urnietar guztiei zuzendutako hitzordua izango da, arratsalde magikoarekin: beldurrezko ipuinen kontaketa, gaztain-jatea, txokolatada, "ziria ala saria"...
Guztiak mozorrotuta joatera gonbidatu ditu antolatzaile-taldeak. Hala, nork berea presta dezan, tailerra egingo dute, urriaren 25ean, arratsaldeko 17:00etan, Magale txikiko patioan.