"Musikaz gozatu" ekimena, Txanbolin Txistulari Bandaren urteurrenean

Aiurri 2023ko urr. 20a, 16:17

Orain 50 urte sortu zen Txanbolin Txistulari Banda. Hori dela eta, ekitaldi-sorta antolatu dute asteburu honetarako. Gaur ekin diote egitarauari, Egape Ikastolako eta Magale-Salestarrak ikastetxeko umeekin, Manex Etxeberria irakaslea gidari. LH2, LH4, LH5 eta LH6 ko ikasleak izan dira, kantari, Plazido Muxikan.

Egungo kanta ezagunak abestu dituzte, besteak beste, "Ezer ez da berdina" (Bulego ft. Maren), "Lokarriak (Olatz Salvador)", "Bueltan da" (Bulego)...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!