Senior mailako taldeen garaipenak

Aiurri 2023ko urr. 23a, 10:10

Miren Imaz Urnieta Quel Abogados taldeko jokalaria. UKE

Urnieta Quel Abogados eta Urnieta Artola Harategia taldeek garaipen garrantzitsuak lortu dituzte asteburuan. Garaipenen bidean jarraitzen dute biek.

Emakumezkoen senior taldeak garaipena lortu zuen Zumaiako Pulpo eskubaloiaren aurka (18-15). Norgehiagoka estua izan zen, baina, azken txanpan, gorridunak gehiago izan ziren. Hasiera batean, zumaiarrak gogor erasotzen hasi ziren, eta urnietarrek defentsa sendoa erakutsi zuten arren, erasoaldi guztiak ekiditeko arazoak izan zituzten. Hala ere, partidak aurrera egin ahala, UKEkoak konfiantza hartzen hasi ziren, eta aurkariari gainditzeko lehian sartu ziren. Azkenean, eskualdeko taldea gailendu zen.

Gizonezkoen senior taldeak bigarren garaipena lortu du jarraian, Eibar taldeari irabazita (20-25). Lehen minututik garaipenaren bidean izan ziren gorritxoak eta anbizio handia erakutsi zuten. Defentsa eta eraso ona erakutsi zuten, eta, atsedenaldira, bost goleko aldearekin iritsi ziren. Ahalegin handiko partida izan zen urnietarren aldetik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!