Andoaingo Zumea plazan egin zuten atsedenaldia.
Eguraldi aurreikuspenek iragarritako eguraldi txarrak egun bateko barealdia eman zuela probestuz dozena lagun animatu ziren Zanpatuz mendi elkarteak antolatutako BTT irteerara. Bideak putzututa, Urnietatik Andoainera, eta handik Bersategi aldera egin zuten Belabieta gainetik. Leitzara iritsi aurretik Leitzarango bidea hartu, eta etxera bueltatu ziren, 50 kilometro eta goiz pasa ederra eginda.