Parte-hartze prozesuko informazio-karpak jarriko dituzte asteburuan

Aiurri 2023ko urr. 26a, 13:29

Urtero lez, "Parte Hartuz" egitasmoa ipini du martxan Urnietako Udalak, herritarrek 2024ko aurrekontuko 150.000 euro zertara bideratu erabaki dezaten. Prozesuaren gaineko aurkezpena egin ostean, eta informazio liburuxkak etxeetara banatu eta gero, informazio-karpa jarriko da bi egunetan herritarren ekarpenak jasotzeko eta dituzten zalantzak argitzen laguntzeko.

Bihar eta etzi ipiniko dira, zehatz mehatz: 

  • Urriaren 27an: 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan eta 17:00etatik 20:00etara San Joan plazan.
  • Urriaren 28an: 10:00etatik 14:30era kiroldegiaren kanpoaldean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!