Gaztelekuko azaroko programazioa argitaratu dute

Aiurri 2023ko urr. 27a, 12:00

Urnietako Gaztelekuak ekintzaz jositako programazioa antolatu du azaroari begira: futbol txapelketa, gazteak hizketan, dardo txapelketa, tailerrak, mahai jokoak, pump trackera arratsalde pasa, ping pong txapelketa eta frontenis Egapen, besteak beste.

Gaztelekua 17:00etatik aurrera irekitzen da astelehenetik ostegunera bitarte, LH6-DBH4 bitarteko gazteentzat. Ostiraletan, berriz, ordutegi berean DBH-ko nerabeei zuzendua egoten da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!