Maila oso onean dira senior mailako taldeak

Aiurri 2023ko urr. 30a, 11:09

Garaipenen bidean jarraitzen dute Urnietako senior taldeak. Asteburu honetan ere, emakumezkoek eta gizonezkoek garaipen bana eskuratu dute, sailkapenean gora egiteko.

Hirugarren garaipena lortu dute jarraian Urnietako Artola Harategia senior taldeak. Markagailuak bestelakoa adierazi dezakeen areen, 32-20ko emaitzarekin, lan handia eduki zuten Aritzbatalde Taberna taldea garaitzeko. Hori horrela, Urnietako Senior taldea  Gipuzkoako 1. mailako txapelketako taula erdian kokatuta daude, lehen postutik 3 puntura.

Urnieta Quel Abogados emakumezkoen seniorrek ere irabazi egin zuten Borda Ardoak taldearen aurka (22-26). Garaipen honekin urnietarrek partidurik galdu gabe jarraitzen dute eta Gipuzkoako txapelketako sailkapenaren goikaldean kokatuta daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!