Areto futboleko Errege Kopako hirugarren kanporaketako partida, gaur, Urnietako Kiroldegian

Aiurri 2023ko urriaren 31

Hitzordu garrantzitsua izango dute Urnietan, gaur, areto futbolaren zaleek, izan ere, Errege Koparen hirugarren kanporaketako partida izango da gaur arratsaldeko 20:00tan Urnietako Kiroldegian. 

Bigarren B mailako Lauburu Kirol Elkartea Ibarra taldeak aurrez aurre izango du bigarren mailako Wanapix Sala 10. Doan ikusteko aukera izango dute interesa dutenek.