“Lehiaketarako elikadura: teoriatik praktikara” hitzaldia antolatu du Andoaingo Txirrindulari Eskolak Urnietako Kiroldegian, azaroaren 6an, iluntzeko 19:00tan. Bertan, Imanol Iraola Treku, gastronomian eta sukaldaritza-zientzietan graduatua, eta Aitor Ugalde Ansa, farmazian zein giza nutrizioan eta dietetikan graduatu bikoitza izango dira hizlari-lanetan.