Gau Beltza ospatu dute herrian

Aiurri 2023ko urr. 31a, 22:01

Itzalitako kalabazak piztu dituzte, gaur iluntzean urnietarrek. Gau Beltza ospatu dute herrian, Salestarrak-Magale ikastetxeak antolatuta. Hala, bigarren urtez, etxeko ohitura zaharrak berreskuratu eta iluntasuna bizitzeko parada izan da Urnietan. Aurpegiak zurituta edota zapi zuri batekin burua estalita gerturatu dira bizilagunak Etxeberri plazara arratsaldeko 18:30ean, egitarau oparoari ekiteko prest.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!