Osasun mentalari buruzko hitzaldia egingo da azaroaren 22an, kiroldegian

Aiurri 2023ko aza. 3a, 11:53

“Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi” hitzaldia entzunteko aukera egongo da azaroaren 22an, kiroldegiko erabilera anitzeko gelan. Arratsaldeko 17:30etik 20:30era bitarte izango da hitzaldia.

Hitzaldi hau 16-30 urte bitarteko pertsonei zuzendua dago. Interesa dutenek izena eman dezakete azaroak 15 arte Bertanen eta Gazte Informazio Puntuan aurrez aurre. Halaber, gazteinformazioa@urnieta.eus helbidera idatzita ere gauzatu daiteke.

Honako gai hau izango dute hizpide: "Osasuna eta bizi-kalitatea lortzeko ezinbestekoa da, gorputzaz gain, gure burua ere zaintzea. Pixkanaka osasun mentalak duen garrantziaz jabetzen ari gara, eta gaiari heltzeko ordua da. Tailer honen bitartez geure burua ulertzeari ekingo diogu. Dinamika ezberdinen bitartez auto-ezagutzaren bidea hartuko dugu, gure osasun mentala hobetzeko helburuarekin".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!